XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontserbatorioko Akordeoi Orkestraren Kontzertua
F. Escuderoren Fantasia geosinfonikoa gaur.

DONOSTIA (EGIN).

- Euskal Herria banda, orkestra sinfonika, txistu, xirula, alboka, txalaparta eta beste zenbait talde eta musikatresnen herria izan da.

Horien artean egin daiteke ahazturik utz akordeoia, herririk txikienean ere bai baita tresna hori jotzen duenik.

Hala ere, arrakasta haundia bildu dute Mikel Bikondoak maisuaren inguruan biltzen diren soinujoleek.

Besterik gabe esan dezagun, gaur, kontzertu bikaina emateko asmotan dela Donostiako Kontserbatorioko Akordeoi Orkestra.

Victoria Eugenia antzokian izango da kontzertua, arratsaldeko zortzietan.

Bi parte ditu kontzertuak: lehendabizikoan, Agur Jaunak eta hiru musikari atzerritarren obrak joko dituzte; bigarrenean, F. Escudero-ren Fantasia Geosinfonikoa.

Fantasia honek Manuel Laborderen testua du eta Manuel Lekuonaren azkeneko kantaren hitza.

Orkestraren zuzendari, Mikel Bikondoa.

Frarcisco Escudero oso ezaguna da musikarien artean, hemen bezala beste nonahi.

Badu zernahi sinfonia, kantu eta musika sorturik.

Bat aipatzekotan, aipa dezagun, Illeta, fama haundia eman baitzion.

Fantasia Geosinfonikoa, akordeoi orkestra honetan pentsatuz burutu zuen Francisco Escuderok.

Mikel Bikondoa ere oso ezaguna da musikarien artean, akordeoia jotzen dutenen artean bereziki.

Honexek sortu zuen 1.970. urtean kontserbatorioko Akordeoi Orkestra; bera da berorren zuzendaria.

Orkestrako soinujole guztiak gipuzkoarrak dira eta Kontserbatorioko ikasle.

Hemengoa bezala kanpoko musika ezagutarazi dizkie euskaldunek Orkestrak.

Kanpoan akordeoiarentzat egindako musika, apenas ezagutzen zen alderdi hauetan.

Musiko ezagunen musika transkribatua eman dute akordoiaren bidez.

Ez da meritu txikia.